EUSKARAREN EGUNA!

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da, eta guk eskolan ostiralean ospatu genuen!

Lehendabizi, eguna bera ez ezik, Euskararen astea ospatu dugu eta zikloka ekintza desberdinak antolatu izan ditugu gure ikasleekin:

Lehen Hezkuntzan:

       1. zikloko ikasleek pertsonaia mitologiko desberdinen karetak egin dituzte: Galtzagorriak, Basajaun, Tartalo eta Sorginenak besteak beste. Hauek eskolako korridorean jarrita egongo dira. Horrekin batera, pertsonaia bakoitzaren istoriotxoa ere ikasi ahal izan dute.

       2. zikloko ikasleek foto-collage desberdinak egin dituzte (Euskal Herriko mapa eta Euskararen txantxangorriarena hain zuzen) eta eskolako kristalera handian jarriko ditugu ikusgai.



      3. zikloko ikasleek hormairudi handi bat egin dute lelo eta guzti:

                               "Mungiako hizkuntza zaharra, egizu barra-barra"


DBHn:
Ikasleak ipuin kontalari bezala aritu dira HHko ikasleentzako. Ederto baten pasatu dute!






DBHkoak ipuin-kontalari - Kizoa Editar Videos - Movie Maker

Eta bukatzeko, nola ez, EUSKARAREN EGUNA ospatu genuen ostiralean! Hori bai festa! Denetarik egin genuen eta ez zen ezer falta izan: aurpegiak margoztu, hormairudi handi bat, herri-kirolak, euskal-gynkana, bertsolaritza, zanpantzarren desfilea... eta hori guztia txistorra hamaiketakoarekin eta musikarekin lagunduta! Zein ondo pasatu genuen!
Egun horretako argazki eta bideoak HEMEN izango dituzue ikusgai.
Eta ez ahaztu Euskararen egunerako egindako lipdub-a! Zoragarria!

No hay comentarios:

Publicar un comentario